Munduko arrozen festa egingo dute aurten San Inazio jaietan
Buskabaso elkarteak sustatu du, Auzoak Bizirik mugimenduan sartuta dauden beste elkarte batzuekin batera. Uztailaren 31n ospatuko da, 12:00etan.
Aurtengo San Ignazio auzoko jaietan munduan zehar prestatzen diren arrozak dastatzeko aukera izango da, Buskabaso elkarteak sustatu duen festaren baitan. Uztailaren 31n ospatuko da, 12:00etan, auzoan.
Munduko arrozen festa uztailaren 31n ospatuko da. Jarduera honen antolaketarako, AUzoak Bizirik mugimenduaren barruan kokatzen diren Taupada, GKS, Legazpiko Asablada Feminista, Txo!Esna txosna batzordea eta Beti Gazte Animakzio elkarteen laguntza izango du Buskabasok.
Munduko herrialde desberdinetan arroza nola prestatzen den erakusteko jarduera honek , kutsu gastronomikoaz gain, elkarbizitza du helburutzat, eta hori lantzeko, hainbat jolas egingo dira umeentzat janaria prestatzen eta banatzen den bitartean.
Arroza prestatzeko dagoeneko hainbat partaidek eman dute izena parte hartzeko. Oraindik badago aukera izena emateko, 603 509 422 zenbakira mezu bat bidalita.













