Urbeltz pilotalekuko tabernaren kontratazio berria egingo du udalak
Bi urteko iraupena izango du esleipen berriak, beste bi urte luzatu daitekeena. Proposamenak aurkezteko epea uztailaren 6an amaitzen da.
Legazpiko Udalak Urbeltz pilotalekuko taberna-kafetegia ustiatzeko eta kirol instalazioaren atezaintza zerbitzua emateko kontratazio berria egingo du, orain indarrean dagoena amaitu ondoren. Uztailaren 6an amaituko da proposamenak egiteko epea.
Kontratuaren kostua hileko 593 eurokoa izango da gutxienez. Iraupena bi urtekoa izango da, eta beste bi urtez luzatu ahal izango da.
Lizitatzaileak taberna eta kafetegia ustiatu beharko du, baina beste lan batzuk ere egin beharko ditu. Hala, pilotalekuko lehen eta behe solairuetako komunak, behe solairuko aldagelak, harmailak, lehen solairuko balkoia, pasabideak, larrialdietarako irteera, biltegia, komun publikoak, taberna eta kantxa ere garbitu beharko ditu. Gainera, bere kargu egongo da pilotalekua irekitzea eta ixtea.
Eskaintzak Sektore Publikoko Kontratazio plataformaren bidez aurkeztu behar dira, eta bertan dago kontratazioari buruzko informazio zehatza.













