Esanezin, banda osoarekin, gaur Erauskin plazan
‘Hormetan idazten’ laneko abestiak eskainiko ditu taldeak. 20:00etan hasiko da kontzertua.
Igartza Musika zikloaren barruan, Esanezin Ianire Aranzabe altzagaratearra buru duen taldeak kontzertua eskainiko du gaur, 20:00etan, Erauskin plazan. Aranzabek sareetan zabaldu duenez, denbora batez banda osoarekin joko duen azkena izango da.
Hormetan idazten azken diskoa aurkezten ariko da Esanezin. Doakoa da. Beasaingo Udalak herritarrak animatu ditu kontzertura joatera: «Kokapen ireki horrek herritarrei zuzendutako kultur esperientzia hurbil eta irisgarria bermatzen du, ekaineko ilunabarraz eta zuzeneko musikaz gozatzeko giro ezin hobean».
Oiartzungo Mecca estudioetan 2025eko udan grabatutako lana da Hormetan idazten. «Zuzeneko honetan, Esanezinek disko berriko kantu biluz eta sakonak plazaratuko ditu, entzulearekin konplizitate eta gertutasun bereziko atmosfera sortuz».













