Goierri Valleyk urteko ohiko batzar orokorra egin du
2025eko lorpenak berrikusteko eta urte honetarako ildo estrategikoak ezartzeko elkartu dira Goierri Berrikuntza Guneko NBF eraikinean.
Goierri Valley elkarteko kideak, gaur eguerdian, Goiekin egin duten batzarraren ondoren.Goierri Valley Goierri Valley elkarteak urteko batzar orokorra egin du gaur goizean Ordizian, Goierri Berrikuntza Guneko NBF eraikinean.2025ko ekintzen memoria eta txosten ekonomikoaren onarpena, eta etorkizuneko proiektuak aurkeztu dituzte. Gaurko topaketak “aliantzaren sendotasun ekonomikoa berresteko” balio izan duela jakinarazi du elkarteak.
2022an arlo ezberdinetan proiektuak garatu ditu Goierri Valleyk, eta aurretik esku-artean zituen beste zenbait proiektuei ere jarraipena eman die. RLBO 360o beraien jarraipenaz hausnartu nahi duten enpresa guztien eskura jarri dute, eta azoketan presentzia izateari ere gogor heldu diote. +Industry azokan, esaterako, parte-hartze bateratua nabarmendu zen, tokiko ETEen ikusgarritasuna sendotuz.
Munduan barrena ere ibili dira Goierri Valleykoak. Aurten Argentinara antolatu dute «misio bateratua» Goierriko beste zenbait enpresekin batera, eta Txilen ere egin dituzte beste zenbait lankidetza ere. Dibersifikazioari dagokionez ere, bi dibertsifikazio-ekimen babestu dituzte eta Goierri Berrikuntza Poloaren posizionamenduari buruzko hausnarketa estrategikoa abiatu dute startup-ak erakartzeko.
Proiektu estrategikoak
2026ko kudeaketa-planari begira, Goierri Valleyk etorkizuna markatuko duten lau proiektu traktore aurkeztu ditu.
Eraikuntza industrializatuan eraikin industrializatuak eskaintzeko gai izango den enpresa bat sortzea dute helburu, bideragarritasun-plana amaitu eta bazkide estrategikoak definitu ondoren.
Giza kapitalaren aldeko apustua ere egin nahi dute, ‘Nor da nor’ tresnaren bidez eskualdeko enpresetako profesionalak ikasleengana hurbilduta, eta Sutargirekin batera lankidetzan garatzen ari den Biltegilan proiektuaren bidez, langabezian dauden pertsonak industria-sektorera hurbiltzeko eta lan aukerak sustatzeko asmoz.
Hori gutxi ez, eta elkartearen etorkizuneko erronka eta aukerei erantzuteko estrategia berria definitzeko prozesua aktibatuko dute.













