Ipar Amerikako hiru gazterentzat familiak behar dira
Ekainaren 27tik uztailaren 18ra bitartean, Goierrin izango dira euskal jatorria duten Ipar Amerikako 22 gazte.
Gaztemunduri Ateak Ireki ekimenaren aurkezpena Goiekin, otsailean.Izaro Villareal Ekainaren 27tik uztailaren 18ra bitartean, Goierrin izango dira euskal jatorria duten Ipar Amerikako 22 gazte, Gaztemunduri Ateak Ireki egitasmoaren barruan. Goierriko familiekin biziko dira gazteak, «gure hizkuntza, gure ohitura eta gure kulturan blaitu eta etorkizunean euskal komunitatearen aktibo izan daitezen». Oraindik ere bizpahiru familia falta dira. Izen-ematea, Ateakireki.eus webgunean.













