Ordiziako helduen danborradan izena eman daiteke
Ekainaren 26a da izena emateko azken eguna, online edo presentzialki.
Santa Ana jaien barruan uztailaren 24an egingo den helduen danborradan parte hartu nahi duten herritarrek izena emateko epea zabalik dute jada. Ekainaren 26a izango da horretarako azken eguna.
Interesa duten herritarrek udalaren webgunean eskegi duten galdetegia bete beharko dute. Presentzialki egin nahi duenak ere izango du horretarako aukera, astearteetan, 19:30etik 20:30era bitartean, Larrunarri elkartetik pasata.
Entseguak, berriz, uztailaren 1ean hasiko dira, 21:00etan, eta astelehenetik ostegunera egingo dira, ohi moduan, Villa Eugenia eraikineko ikastolako patioan.













