Sune eta Oilar beltzak, Legorretako plazan
Ederfil-Becker-en 50. urteurren festak eta X. Sagardo egunak bat egin dute aurtengoan. Bihar izango dira ekitaldiak, eta 18:30ean hasita, sagardo dastaketa izango da herriko plazan. 11 sagardo ezberdin dastatuko dira eta txekor errea jateko aukera ere izango da. Sune eta Oilar beltzak taldeen kontzertuekin amaituko da jardunaldia, iluntzean.













