Urdaneta eskola publikoaren ikasturte amaierako festa, bihar
Plazan, frontoian eta Gudarien etorbidean sakabanatuta, denetariko ekintzak izango dira. Eskolako arroparekin joateko deia egin dute.
Plazan, frontoian eta Gudarien etorbidean sakabanatuta, denetariko ekintzak izango dituzte bihar Ordiziako Urdaneta eskola publikoaren komunitatea osatzen duten herritarrek.
09:45ean hasi eta arratsaldera arte, ginkana, puzgarriak, tailerrak, emanaldiak, goitibeherak eta musika ez dira faltako, eta haurrak izango dira protagonista.
Eskolako arroparekin joateko deia egin dute, eta ekintzetan parte hartzera animatu dituzte herritarrak.













