Urola Garaiko udal elkarteak batzar orokorra egin du Ezkion
Zerrendako gai guztiak aho batez onartu dituzte.
Urola Garaiko udal elkarteko ordezkariak atzo arratsaldean, Ezkion. Cristina Limia Urola Garaiko Udal Elkarteak batzorde orokorraren bilera egin zuen atzo arratsaldean Ezkioko udaletxean. Landu zituzten gaien artean 2026 ekitaldirako aurrekontu orokorra onartzea izan zen garrantzitsuenetako bat. Lanpostuen zerrendaren eta mankomunitateko estatutu berrien onarpena ere izan zituzten eztabaidagai, besteak beste.
Hala, mankomunitatearentzat 1.402.346 euroko udal aurrekontua onartu zuten eta Ugassarentzat (Urola Garaiko garapen agentzia) 1.245.587,33 eurokoa. Mahai gainean jarri ziren gai guztiak aho batez onartu zituzten.














