Zaldibiako jantoki komunitarioaren inguruko hitzaldia
Antsoainen jantoki komunitarioarekin izan duten esperientzia azaltzera joango dira Elena Ugarte eta Jon Garai Antsoaingo.
Eskola jangela eredu proiparen aldeko ekimena Zaldibian. Ausa Gaztelu Guraso Elkartea Zaintzak demokratizatzeko, herri sukalde publiko komunitarioaren inguruko hitzaldia antolatu dute Zaldibiako udaletxe azpiko topalekuan, asteartean, 18:00etan. Antsoainen jantoki komunitarioarekin izan duten esperientzia azaltzera joango dira Elena Ugarte Antsoaingo zinegotzia eta Jendarte-Zerbitzuen Mankomunitateko burua eta Jon Garai Antsoaingo zinegotzia. Jantoki komunitario hori Nafarroan «aitzindaria» izan dela dio Zaldibiako Udalak.













