Bi pertsona atxilotu zituzten larunbatean Ordizian
Ordiziako zenbait garajetan lapurretak egitea egotzita atxilotu zituzten 41 urteko gizona eta 35 urteko emakumea.
Bi pertsona atxilotu zituen Ertzaintzak larunbatean, Ordiziako zenbait garajetan lapurtutako objektuekin harrapatu ondoren.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi zuenez, 08:00ak inguruan jaso zuen Ertzaintzak abisua, udalerriko garaje batean ostiralean lapurreta bat izan zela ohartarazteko. Bertaratu zirenean, ustezko ibilgailu susmagarri bat geldiarazi zuten eta hiru maleta, hozkailu bat, jantziak, erremintak, eskola materiala eta beste zenbait objektu aurkitu zituztem. Antza, aurkitutako objektuak bat zetozen egun horretan bertan garajeetan egindako hiru lapurretetan ostutakoarekin.
Ertzain etxera eraman zituzten atxilotuak eta epailearen esku uzteko zain daude.













