Euskal selekzioa 74-68 nagusitu zaio Eslovakiari Beasainen
Zarauzko neurketa ere irabazi zuen 20 urtez azpiko euskal selekzioak, 72-64. Garaipen bikoitzarekin itxi du nazioarteko konpromisoa.
20 urtez azpiko euskal selekzioa, ostiralean Antzizarren.Mikel de las Heras Joan den ostiralean 20 urtez azpiko euskal selekzioak Eslovakiaren aurka jokatu du Beasaingo Antzizar kiroldegian. 74-68 gailendu zaizkie euskaldunek eslovakiarrei. Bi goierritar zeuden deialdian: Elorri Garcia eta Sara Elzaurdi ordiziarrak.
Partida berdinduta iritsi zen atsedenaldira, 34nako berdinketarekin, baina euskal selekzioak hirugarren laurden bikaina egin zuen eta 24 puntu sartuta abantaila hartzeko aukera izan zuen. Biko jaurtiketetan %59ko asmatze kopurua izan zuen, eta jaurtiketa libreen marratik, 22 saiakeratatik hamasei asmatu zituen.
Ostegunean, berriz, Zarautzen jokatu zuten partida bi selekzioek elkarren aurka, eta horretan ere euskal selekzioa izan ze nagusi, 72-64. Hala garaipen bikoitzarekin itxi du nazioarteko konpromisoa euskal selekzioak.
Argazkiak: Mikel de las Heras














