N-1 errepidean, Ikaztegieta eta Idiazabal artean, hainbat lan egingo dituzte gaurtik ostegunera
Gauez egingo dituzte lanak, baina ibilgailuen zirkulazioan eragina izango du lotune batzuetako sarrera-irteeretan.
Ordiziako Mallutz industrialderako sarrera-irteera izango da konponketa lanak egingo dituzten lotuneetako bat. Hitza Gipuzkoako Foru Aldundiak N-I errepideko 428 (Ikaztegieta), 420 (Ordizia) eta 416 lotuneetan aglomeratua konpontzeko lanak egingo ditu gaurtik ostegunera (21:00-05:00), eta horrek trafikoan hainbat eragin sortuko ditu lotune horietako sarrera eta irteeretan.
Hauek dira lan horiek trafikoan izango dituzten eraginak:
Ekainaren 15ean, 21:00etatik 03:00etara, honako irteera eta sarrerak itxita egongo dira: N-I-etik Gasteiz noranzkoan d 428. lotunera (Ikaztegieta) doan irteera; N-I-etik Donostiarako noranzkoan 428. lotunera (Ikaztegieta) doazen irteera; eta GI-2131etik N-Ira sartzeko sarbidea.
Donostia aldetik datorrenak eta Ikaztegietako 428. irteera hartu nahi duenak, Gasteizerako noranzkoan jarraitu beharko du eta 426. irteera (Legorreta) hartu GI-2131 errepidetik zirkulatuz.
Gasteiztik datorrenak eta Ikaztegietako 428. irteera hartu nahi duenak, aurreko 426. irteera (Legorreta) hartu beharko du eta GI-2131 errepidetik zirkulatu, edo hurrengo 431. irteera (Alegia) hartu.
GI-2131etik N-I-era sartu nahi dutenek, 426. (Legorreta) edo 431. (Alegia) lotuneetatik egin beharko dute.
01:00etatik 05:00etara, honako irteera eta sarrerak itxita egongo dira: N-I-etik Gasteiz noranzkoan 420. lotunera (Ordizia) doan irteera eta San Bartolome kaletik N-I-erako sarrera. Donostia aldetik datorrenak eta Ikaztegietako 420. irteera hartu nahi duenak, Gasteizerako noranzkoan jarraitu beharko du eta 419. irteera (Beasain) hartu edo aurreko 422.irteera hartu.
Ekainaren 16ean, 21:00etatik 05:00etara, honako irteera eta sarrerak itxita egongo dira: N-I-etik Gasteiz noranzkoan 420. lotunera (Ordizia) doan irteera, N-I-etik Donostiarako noranzkoan 420. lotunera (Ordizian) doazen irteera eta San Bartolome kaletik N-I-erako sarrera.
Donostia aldetik datorrenak eta Ikaztegietako 420. irteera hartu nahi duenak, Gasteizerako noranzkoan jarraitu beharko du eta 419. irteera (Beasain) hartu edo aurreko 422.irteera hartu.
Gasteiztik datorrenak eta Ikaztegietako 420. irteera hartu nahi duenak, aurreko 420. irteera (Ordizia) hartu beharko du edo hurrengo 422. irteera (Itsasondo) hartu.
Ekainaren 17an eta 18an, 21:00etatik 05:00etara, honako adarrak itxita egongo dira: N-I errepidetik Donostiako noranzkoan zirkulatuz 416. lotunerako (Idiazabal) irteera, eta Gasteizko noranzkoan N-Ira sarrera.
Gasteiztik etorrita 416. irteera (Idiazabal) hartu nahi duenak Lasarte – Oria norabidean jarraitu beharko du, 417A irteeran (Olaberria) noranzkoa aldatu eta ondoren 416. irteera (Idiazabal) hartu Gasteizko noranzkoan.
N-Ira Gasteizko noranzkoan sartu nahi duenak Donostiarako noranzkoko sarrera hartu eta 417A lotunean noranzkoa aldatu beharko du.
05:00etatik aurrera, egunero obrako behin-behineko seinaleak desmuntatuko dira eta zirkulazioa normaltasunera lehengoratuko da.













