Ordiziar bat erreskatatu dute Pirinioetan
Canfranc inguruan izandako eroriko baten ondorioz sorbaldako luxazioa izan zuen 59 urteko ordiziarrak.
Ordiziako 59 urteko mendizale bat erreskatatu zuten atzo Aragoiko Pirinioetan. Mendizalea Canfranc inguruan zebilen mendi ibilaldi bat egiten, eta eroriko baten ondorioz, sorbaldako luxazioa izan zuen.
Guardia Zibilak ohar bidez jakinarazi zuenez, larunbatean 15:00ak aldera jaso zuten istripuaren abisua, eta Jacako GREIM mendiko erreskate taldea, Huescako Aire Unitatea eta 061 zerbitzuko medikuak mobilizatu ziren ezbeharraren lekura. Eremua helikopteroz gainbegiratu eta mendizalea aurkitu ondoren, aireontzian ebakuatu zuten.













