Zumarragakoek irabazi dute Urola Garaiko Pilotari Txapeldunen Finala
Ostiralean, Urola Garaiko Pilotari Txapeldunen Finalaren bigarren edizioa jokatu zen Zumarragako Zelai Arizti pilotalekuan. Zumarragako eta Legazpiko txapelketa herrikoietako txapeldunek indarrak neurtu zituzten. Zumarragako txapeldunak nagusitu ziren. Beñat Agirre eta Ion Tapiadorrek 18 eta 12 irabazi zieten Koldo Arana eta Xabi Arana legazpiarrei. Zelai Arizti pilotalekuan jende asko elkartu zen eta giroa bikaina izan zen. Jaialdia harrobiko pilotarien partidekin hasi zen.














