Azkartasun Sega Ligaxkako lehen saioa jokatu da Basaburuan
Parte hartu duen goierritarren artean, seiak zaldibiarrak, Maide Garmendiak eta Izar Mendizabalek lortu dituzte posturik onenak.
Almitzak antolatutako 2025eko Euskal Herriko Azkartasun Sega ligaxkan ateratako talde argazkia.Hitza Joan den asteburuan jokatu zen Nafarroako Basaburuan Almitza sega elkarteak antolatutako Euskal Herriko Azkartasun Sega Ligaxkako lehen jardunaldia. Parte hartu zuten 27 segalarien artean, sei ziren goierritarrak, seiak zaldibiarrak. Posturik onenak Maide Garmendiak eta Izar Mendizabalek lortu dituzte, biak hirugarren sailkatu dira haien kategorian.
Segalariek, dagokien kategoriaren arabera, azalera jakin bateko belar saila ahalik eta azkarren eta txukunen moztea egin beharreko lana. Epaileek egindako lanaren txukuntasuna aztertzen dute eta horren arabera denbora zigorrak eransten dituzte. Denbora zigor horiek saila mozteko behar izan den denborari gehitzen dizkiote, eta guztira denbora gutxien behar duen segalariak lortzen du posturik onena.
Bigarren eta azken jardunaldia uztailaren 5ean jokatuko dute, Goiatzen, Tolosaldean.
SAILKAPENAK (Denbora zigorrak gehituta)
Emakumezkoak. 7 x 5 m (35 m2)
- 1. Alaitz Imaz. 01:27:49
- 2. Ainara Otamendi. 01:31:05
- 3. Maide Garmendia. 01:34:07
- 4. Ainhoa Mazkiaran. 1:54:29
- 5. Irati Astondoa. 02:22:29
- 6. Jugatx Agirre. 02:39:81
- 7. Susana Lopez. 02:42:20
Gizonezkoak. 10 x 10 m (100 m2)
- 1. Mikel Lizartza. 02:56:61
- 2. Oier Urkola. 03:08:96
- 3. Amaiur Arrospide. 03:24:64
- 4. Julen Gabirondo. 03:37:50
- 5. Josu Mendizabal. 03:56:11
- 6. Miel Mari Jauregi ‘Altzo’. 04:06:71
- 7. Beñoat Aiestaran. 04:44:79
- 8. Manex Olaiz. 04:54:36
- 9. Kepa Otegi. 05:25:97
Beteranoak. 7 x 5 m (35 m2)
1. Joxe Antonio Gabirondo. 01:39:47
2. Pabi Astondoa. 01:42:84
3. Joakin Garmendia. 04:37:46
Gaztetxo helduak. Neskak 7 x 5 m (35 m2)
- 1. Inge Goikoetxea. 01:56:27
- 2. Lorea Zunzunegi. 02:22:08
- 3. Izar Mendizabal. 02:29:44
- 4. Haizea Larrañaga. 05:07:79
- 5. Claudia Pellus. 05:47:69
Gaztetxo helduak. Mutilak 7 x 5 m (35 m2)
- 1. Harri Mitxelena. 01:32:49
- 2. Xuban Gartzia. 02:07:39
- 3. Aner Zunzunegi. 02:57:97
Gaztetxo txikiak. Mutilak 5 x 5 m (25 m2)
- 1. Mari Olazar. 02:05:74
- 2. Irati Tome. 02:19:01
- 3. Zoren Goikoetxea. 03:51:90













