Sagar zukua metodo tradizionala erabiliz egiteko saio Igartubeitin, asteburuan
Larunbat goizean izango da eta izen ematea dagoeneko irekita dago.
Egizu zure sagar zukua! saioa antolatu dute datorren larunbaterako Igartubeiti baserri museoan. Saioan zehar, sagar zukua ohiko prozesua erabiliz egiteko aukera izango da. Bisita gidatu bat ere eskainiko dute Igartubeiti baserriko bitxikeriak ezagutu eta baserri dolare baten funtzionamendua nolakoa den ikasteko. Ondoren, sagardoa egiteko metodo tradizionala jarriko dute praktikan, sagar joz eta dolare txikian zukua ateraz; gero dastatu ahal izateko.
Larunbatean, 11:00etan emango diote hasiera saioari. Helduentzako prezioa 6 eurokoa izango da eta haurrentzat, 4 euro. Izen ematea irekita dago; 618 00 41 31 edo 943 72 29 78 zenbakietara deituta edo igartubeiti@gipuzkoa.eus helbide elektronikoan.













