Toberako ikasleen ikasturte amaierako kontzertuak
Zegaman asteartean izango da, plazan; eta Seguran, asteazkenean, Erreboten.
Toberako ikasleak ikasturte amaierako emanaldi batean, artxiboko irudian. Tobera Mutiloa, Segura, Zegama eta Zeraingo Tobera musika eta dantza eskolako ikasleek ikasturte amaierako kontzertu bana eskainiko dituzte asteartean eta asteazkenean; Zegaman eta Seguran. Zegaman 18:30ean hasiko da kontzertua bihar, plazan. Aurretik, 18:20an trikitilarien kalejira irtengo da botika paretik. Seguran ere, 18:30ean hasiko da emanaldia asteazkenean Erreboten. Trikitilarien kalejira hamar minutu lehenago hasiko da Santikutz ermitan.
Ikasleen arteko diploma banaketa izango da kontzertuak amaituta eta afari-merienda batekin borobilduko dute ikasturte amaiera.













