Zabalik da San Joan bezperako afari meriendarako mahaiak eta aulkiak eskatzeko epea
Ekainaren 21a izango da materiala eskatzeko azken eguna, udaletxera joanda edota webguneko galdetegia beteta.
Urtero bezala, aurtengoan ere Legorretako Udalak herritarren eskura jarriko ditu San Joan bezperako afari-meriendarako mahaiak zein aulkiak, eta interesdunek dagoeneko eskaerak egin ditzakete. Horretarako, udaletxera joan edota udalak webgunean eskegi duen galdetegia bete beharko da, bakoitzetik zenbat nahi diren adierazita. Ekainaren 21a izango da eskaerak egiteko azken eguna.
Eskatutako materiala hilaren 23an batu beharko da, 18:30etik 19:30era bitartean, udalaren biltegian, eta bueltatu, berriz, afari merienda ostean, 23:00-23:30 bitartean. Mahai bakoitzeko bost euro ordaindu beharko da, eta euro bat, berriz, aulki bakoitzeko. Ordainketa materiala batzerakoan egingo dela jakinarazi du udalak, eskudirutan.













