Alanbikea eta zazpi belar erabiliz, tailer bana Arranon
Eztizen Agirresarobek alanbikearekin olio esentziala egiteko tailerra eskainiko du bihar, eta Ainitze Salak ukendu tailerra larunbatean.
Ainitze Sala fitoterapeuta lazkaotarra.Hitza Ekaina, sendabelarrak nahi adina Arrano Kulturak antolatutako egitarauaren barruan, bihar (ekainak 17) alanbikearekin olio esentziala egiteko tailerra izango da Arrano Elkartean. Eztizen Agirresarobe naturopata eta iridiologoak eskainiko du, 18:00etan hasita.
Larunbatean, berriz, egitarau beraren barruan, sendabelarrak identifikatzeko irteera eta zazpi belarren ukendu tailerra izango da, Ainitze Sala fitoterapeutarekin, plazatik 09:00etan irtenda.
Parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute (saio bakoitzak 5 euro), arranoingurumena@hotmail.com helbide elektronikoan.













