Nahia Zunzunegi ordiziarrak Realaren lehen taldearekin egin du debuta
20 urteko erdilariak zazpi minutu jokatu zituen larunbatean Eibarren aurkako derbian; Goierri Gorrin hasi zuen ibilbidea eta 2021ean iritsi zen Zubietara.
Zunzunegi, larunbateko partidan. Real Sociedad Nahia Zunzunegi Mendizabalek (Ordizia, 2006) Realaren lehen taldearekin egin zuen debuta joan den larunbatean, Eibarren aurkako derbian. 20 urteko erdilaria bigarren zatian zelairatu zen Ipuruan, eta zazpi minutu jokatu zituen. Hala, beste urrats bat egin du futbolariak azken urteotan Zubietan egindako ibilbidean, eta azaldu du “ametsa” izan dela berarentzat.
Zunzunegiren ibilbidea Goierri Gorrin hasi zen, baina 2021-2022 denboraldian, 15 urte zituela, Realaren harrobira egin zuen salto. Hiru denboraldi egin zituen Realaren hirugarren taldean, 2021etik 2024ra, baina azken hiru denboraldiak Realaren bigarren taldean egin ditu, 8 zenbakia bizkarrean.
Zentzu horretan, Zunzunegik Goierri Gorriko futbol zelaietatik Realaren lehen taldera eraman duen ibilbideari beste mugarri bat gehitu dio.













