Zubizarreta III.aren finalera joateko autobusean leku batzuk libre oraindik
Gaur eta bihar autobuseko txartelak erosi ahal izango dira 7 euroren truke Ataungo udaletxean, 9:00etatik 14:00etara.
Iraitz Zubizarretak lau t'erdiko finala jokatuko du larunbatean, Irunen. Iraitz Zubizarreta animatzera joateko autobusa antolatu du Ataungo Udalak. Autobuserako txartelak astelehenean eta asteartean egon ziren salgai, baina oraindik leku batzuk libre gelditzen direnez, gaur eta bihar salgai egongo dira 7 euroren truke udaletxean, 9:00etatik 14:00etara. Larunbatean Irunera joateko autobusa Ataungo hiru puntutan hartzeko aukera egongo da; Ergoneko plazan 15:15ean, San Gregorioko plazan 15:20ean eta Aizkoate Elkartearen ondoan 15:30ean.
Finalaren pilota jaialdia Irungo Uranzu pilotalekuan jokatuko da, 17:15etan hasita. Zubizarreta III.aren eta Amianoren arteko finala bigarren partida izango da. Aurretik, Artola-Eskiroz bikotea Elordi-Eskuzaren aurka neurtuko da.













