Ezkarai inguruan irteera egingo du Aizkorrik larunbatean
05:45ean irtengo dira Gipuzkoa plazatik. Egun osoko irteera da. Izen-ematea irekita dago.
Ezkarai.Hitza Aizkorri Mendizale Elkarteak irteera antolatu du larunbaterako (ekainak 20) Ezkarai (Errioxa, Espainia) inguruan: 29. Trabesia Ezkarai Bailaran. Larunbatean 05:45ean irtengo dira Gipuzkoa plazatik, autobusean (5 euro) hara joateko.
Egun osoko irteera da. 17 kilometro eta 800 metro positibo dituen ibilbidea egingo dute parte hartzaileek. Izen-ematea ekainaren 18an elkartean egin daiteke 19:00etatik 20:00etara bitartean, edo 616 310 535 zenbakian zein mendia@aizkorrime.eus helbide elektronikoan.













