Ezkiaga auzoko jaietako bazkari herrikoirako tiketak salgai daude
Ekainaren 28an izango da bazkaria, jaien azken egunean. Jaietako zapia ere jarri dute salgai.
Auzotar bat paellak prestatzen, 2025eko Ezkiaga auzoko jaietan.Lide Egizala Ezkiaga auzoko jaiak gerturatzen doaz eta Ezkiaga Auzoko Bizilagunen Elkartea buru-belarri dabil antolaketa lanetan. Ekainaren 26tik 28ra bitartean ospatuko dituzte auzotarrek San Pedro festak. Jaien azken egunean, ekainaren 28an, bazkari herrikoia izango da (paella). Tiketak salgai daude Oskarbin, Erlojun eta Txoko Berrin, 10 euroan. Paella beganoa ere eskainiko dute, baina horietarako tiketak Txoko Berrin soilik daude salgai. Jaietako zapia ere jarri dute salgai. 3 euroan eskuratu daiteke, Oskarbin, Erlojun zein Txoko Berrin.
I. Ezkiagako Frontenis Txapelketa antolatu dute jaien atarirako. Ekainaren 22an hasiko da, eta finalak ekainaren 26an izango dira, txupinazoaren aurretik. Izena emateko azken eguna gaur da (ekainak 16). 634 047 175 zenbakian edo av.ezkiaga@gmail.com helbide elektronikoan egin daiteke.













