Goienizen denboraldiko azkena
Gaur emango dute 'Un mundo frágil y maravilloso', Usurbe Antzokian, 20:15ean.
Un mundo frágil y maravilloso filma eskainiko du gaur Goieniz zineklubak, Usurbe Antzokian, 20:15ean, ohi bezala, jatorrizko hizkuntzan –arabiera– gaztelaniazko azpitituluekin. Filma horrekin amaiera emango diote zineklubaren denboraldiari. Libanoko Cyril Aris da zuzendaria.
Nino eta Yasmina egun berean jaio ziren, Beirut astindu zuen tragedia baten erdian. Pasioak, maiteminak eta itxaropenak markatutako hiru hamarkadatan zehar, haien bideek topo egingo dute behin eta berriz.













