Oroith eta Oroith txiki abesbatzak elkartuta emanaldia egingo dute ostiralean
Ikasturteari agur esateko modu berezia izango da ostiralekoa. Urte “emankorra” izan dela azaldu du taldeak.
Oroith helduen abesbatzako kideak. Oroith Uda gainean dugun honetan, ikasturtearen balorazioa egin du Oroith abesbatzak; urte “emankorra” izan da taldearentzat eta azarotik gaur arte egindako ibilbidea errepasatu du.
Helduen abesbatzak Barroko garaiko emanaldiarekin hasi zuen ikasturtea, Tolosako Hodeiertz abesbatzarekin batera, eta orain berri Tolosan izan dira. Asteburu honetan, gainera, Madrilera ere joango dira beste emanaldi bat eskaintzera. Gaztetxoen abesbatzak, berriz, Donostiako Arte eta giza eskubideen haur eta gazteen sariketan parte hartu zuen, bai eta Legorretan ere, Elekun bertako abesbatzarekin batera.
Ibilbidearen errepasoa eginda, azken hitzordu baten berri eman nahi izan du taldeak: Oroith eta Oroith txiki heldu zein gaztetxoen abesbatzak elkartuta, ikasturte amaierako emanaldia eskainiko dute ostiralean Ordiziako Santamaria parrokian, 20:00etan hasita. Bertaratzeko deia egin die herritarrei.

Oroith txiki abesbatzako kideak.













