Bear elkarteak ostiralean irekiko du ikasturte amaierako erakusketa
19:00etan da irekiera ekitaldia. Uztailaren 5era egongo da irekita, egunero 18:00etatik 20:00etara.
Bear elkarteko kideak ikasturte amaierako erakusketaren inaugurazioan, 2025ean.Bear elkartea Bear Beasaingo marrazketa eta pintura zaletuen elkarteak ostiralean irekiko du ikasturte amaierako erakusketa, Usurbe Antzokiko erakusketa aretoan. 19:00etan izango da irekiera ekitaldia, eta hiru astez izango dute herritarrek margolanak ikusteko aukera.
Ekainaren 19tik uztailaren 5era egongo da irekita, egunero 18:00etatik 20:00etara. Ikasleek ikasturtean egindako lanak jarriko dituzte ikusgai, arkatz, ikatz-ziri, sangina, akuarela, pastela, olioa edo akrilikoekin egindakoak. 40 lanetik gora izango dira. Egun, 24 bazkide ditu Bear elkarteak, eta ikasle guztiak batuta 60 lagunetik gora dira.












