‘Kay robot’ kale animazioa ostegunean, Idiazabalen
Hasiera batean Mikel Deunaren plazan aurreikusita bazegoen ere; eguraldi iragarpenagatik Txomenarenan izango da.
Ameztu konpainiaren ‘Kay robot’ antzezlaneko une bat. Hitza Ameztu antzerki konpainiaren Kay robot kale antzerkia izango da ostegunean, haurrentzat, 19:00etan, Txomenarena parkean. Kay protagonista jenio-ero bat da eta bere asmakizun eta adimen mekanikoz beteriko mundu batean bizi da. Bere izaki mekanikoak matxinatu egingo dira eta infernu ilun futurista bat sortuko dute.













