Paketengas taldea, Zaldibian, ostiralean
Arrese tabernaren atarian izango da kontzertua.
Paketengas taldeak kontzertua eskainiko du ostiralean Zaldibiako Arrese jatetxearen parean, 19:30ean. Egitasmo hori herriko ostalaritza laguntzeko asmoz antolatu du Zaldibiako Ekintza Kulturala (ZEK) taldeak. ZEK herriko musika programazioaren beherakadari buelta emateko asmoz sortu zen. Kontzertu gehienak antzokian egiten badituzte ere, oraingoa kalean izango dela azaldu dute, «dena ez da antzokian izango, ala?».













