Talo tailerra egingo dute igandean Igartzako Monumentu Multzoan
Uztailaren 26rako eta abuztuaren 30erako ere antolatu dute tailer bana. Izena eman behar da.
Talo tailer bat Aramako Ibares errotan, artxiboko irudian.Aitor Garmendia Igartzako Monumentu Multzoan talo tailerra eskainiko dute igandean, ekainaren 21ean, 11:30ean hasita. Taloak egiteko teknika tradizionala ikasteko, taloen sekretuak ezagutzeko eta ondoren dastatzeko aukera izango dute parte hartzen dutenek.
Izena eman behar da aurrez, vivetix.com webgunean. 13 urtetik aurrerakoentzako prezioa 14 eurokoa da eta 6 eta 12 urte artekoentzako prezioa 11 eurokoa. 5 urtetik beherakoentzat doan da, baina heldu batekin joan beharko dute. 640 209 358 eta 943 08 77 98 zenbakietan edo igartza@beasain.eus helbide elektronikoan ere egin daiteke erreserba.
Uztailaren 26rako eta abuztuaren 30erako ere antolatu dute tailer bana.












