Uztailaren 4rako antolatu du Arrano Kulturak IV. Sigi-Sagas jaialdia
III. Sigi-Sagas jaialdiko irudia, iaz.Arrano Kultura Udarekin eta eguraldi onarekin, bueltan da Sigi-Sagas jaialdia. Uztailaren 4an izango da laugarren edizioa Beasaingo Sagastiguti parkean. Pailazoak, bazkaria, zirku tailerra eta kontzertuak antolatu ditu aurtengorako Arrano Kulturak. 12:00etan Pololo, Elena Madalena eta Txikipailazoak ariko dira, bazkaria izango da gero, 14:00etan, zirku tailerra 16:00etan, eta kontzertua eskainiko dute arratsaldean, 18:00etatik aurrera, The Soulanders-ek, MBS The Mood, The Bass & The Sticky-k eta Alarma Moreak.












