Aldaketak San Joan jaietako egitarauan, beroagatik
Haurren danborrada plazan, iaz. Segurako Udala Segurako Udalak hainbat aldaketa iragarri ditu San Joan jaietako egitarauan, datozen egunetarako iragarrita dagoen eguraldi iragarpenagatik. Ondorengoak dira aldaketa nagusiak:
- Ekainaren 20eko herri bazkaria BARATZE pilotalekuan egingo dute.
- Ekainaren 20eko gaztelekuko haurren bazkaria BOTIKAXAHARREN izango da.
- Ekainaren 21erako antolatutako hainbat ekintzetan erte aldaketak daude:
-
- Haurren krosa: planza mantenduko da, baina haurren jolasak eta hamaiketakoa BARATZE pilotalekuan izango dira.
- Izarretan Dantzan taldearen emanaldia BARATZE pilotalekuan egingo da.
- Danborrada mantendu egingo da baina PLAZAN EZ DU geldialdirik egingo.













