Buztingintza elkarteak baditu saridunak
Enrique Pardok eta Aitor Mechanek plater bana jaso dute opari.
Enrique Pardo eta Aitor Merchan, erakusketako sarien irabazleak.Buztingintza elkartea Ekainaren 14ra arte egon da ikusgai Buztingintza elkarteko kideen ikasturte amaierako erakusketa Usurbe Antzokian. Erakusketara azaldu direnen artean elkarteko kideek egindako bi pieza zozketatu dituzte, eta badituzte irabazleak: Enrique Pardok eta Aitor Mechanek plater bana jaso dute opari.













