Armen alardeak ordutegia eta ibilbidea aldatu ditu, beroarengatik
Desfilea beranduago hasiko da, eta ibilbidea motzagoa izango da.
Legazpiko San Joan bezperako armen alardeko antolatzaileek hainbat aldaketa egin dituzte, biharko iragarrita dauden tenperatura altuak direla eta. Desfilearen irteera atzeratu egin dute, eta ibilbidea laburtu.
Hori dela eta, partaideak 19:00etan elkartuko dira Bikuña jauregian, eta 19:30ean aterako dira handik, erdigunean zehar ibilbide labur bat egiteko. 20:15ean plazara iritsiko dira, eta ohiko zenbaketa eta deskargak egin eta gero, bertan amaituko da alardea.
Aurten, guztira 88 lagunek hartuko dute parte desfilean figuratzaile, eskopetari eta txilibiteroen artean.













