Arrondo jaietako txapeldunak
San Joan jaiak ospatzen ari dira Ataunen, Arrondo auzoan. Ostiraletik igandera, hainbat txapelketa jokatu dituzte.
San Joan jai beteak, eta batez ere beroak, ospatu dituzte asteburuan Ataunen, Arrondo auzoan. Hainbat txapelketa antolatu dituzte eta irabazleak ondorengoak izan dira:

Futbolin txapelketako biko irabazleak:
1. Goiko eta Xunka
2. Mattin eta Aner
3. Julen eta Aitzol
4. Andoitz eta Hodei

Mus txapelketako irabazleak:
1. Igoin eta Iban
2. Aner eta Harriet
3. Iraitz eta Endika
4. Martin eta Iñigo

Toka txapelketako irabazleak:
1. Aimar
2. Goñi
3. Raul
4. Andoitz
5. Luzio













