Felix Ibargutxik aurkeztu die liburu berria Telleriartekoei
‘Telleriarte berriz ere’ du izenburua, eta Apatxo liburu dendan dago salgai.
Felix Ibargutxi, liburuan jaso duen argazkietako bati buruzko azalpenak ematen.Josu Altzelai Telleriarte berriz ere izenburupean, auzo horri eskainitako liburua aurkeztu zuen igande eguerdian Felix Ibargutxik Harri-Zabala elkartearen egoitzan. Publiko ugari bildu zuen aurkezpena izan zen, auzotarrak eta kanpotarrak elkartuta.
Burdinola elkarteak sustatutako liburua da, eta horren lehendakari Gorka Salmeronek eman zuen argitalpenaren berri. Jose Luis Ugartek ere parte hartu zuen aurkezpenean, liburuaren hitzaurrearen egile gisa, eta auzoari buruzko hainbat datu historikoren berri eman zituen.
Azkenik, Felix Ibargutxik hartu zuen hitza, liburua egiteko erabilitako metodologia azaltzeko, edukiari buruzko azalpenak emanez eta argazki ugari erakutsiz. «Etxez etxe, sukaldez sukalde» auzotarrekin hitz egitea izan da, hain zuzen, bere metodologia, eta horrela lortu du 1994an argia ikusi zuen Telleriarte etxez etxe liburuaren ondorengoa den hau osatzea.
Apatxon salgai
Telleriarte berriz ere liburua Apatxo liburu dendan dago salgai, 20 euroan.
ARGAZKIAK: Josu Altzelai














