Festa giroan amaitu du ikasturtea Olamendik
Olamendi eguna ospatu zuen ostiralean Legazpiko eskolako publikoaren komunitateak.
Olamendi eskola publikoak festa handi batekin eman zion amaiera ikasturteari lehengo ostiralean. Eskolako ikasleak, familiak, irakasleak eta lagunak plazan elkartu ziren arratsaldean, eta gauera arte luzatu ziren ekitaldiz gozatzeko aukera izan zuten, ikasturteari agur esateko.
Jolasak eta txokoak, buruhandiak eta erraldoiak, dultzaineroak, saski baten zozketa eta Trapalata txarangaren emanaldia izan zituzten arratsaldean, eta eta iluntzean afaria eta Porrusalda taldearekin dantzaldia.














