San Joan errondaren ohitura bete dute Alaitasuna errondailak eta Santikutz abesbatzak
Beroari aurre eginez, Legazpiko bi musika taldeek ohiko emanaldia egin zuten erdigunean.
Bero handia egiten bazuen ere, Alaitasuna errondailak eta Santikutz abesbatzak ez zuten hutsik egin eta beste urte batez bete zuten San Joan errondaren ohitura. Atzo arratsaldean egin zuten emanaldia, herriko erdigunean.
Plazan abiatu zuten ibilaldia, taldeko argazkia atera eta gero. Kale Nagusian egin zuten lehen geldialdia, luzeena, eta handik Plazaola kalera abiatu ziren, etxean istripu bategatik eriondo dagoen errondailako kide bati abesti batzuk eskaintzeko. Handik Urbeltz pilotalekuko arkupeetara abiatu ziren, eta han amaitu zuten emanaldi ibiltaria.
Bero egin arren, publikoak atzetik jarraitu zien bi taldeei emanaldian zehar.














