Aizkorri-Aratzen piztutako baso-sutea itzali nahian dabiltza suhiltzaileak
Arabako partean dago sua, Galarretako kontzejuan. Joan den ostiralean tximista batek eragin zuen sua, eta gaur piztu egin da berriz.
Sua piztu den eremua. Hitza Aizkorri-Aratz parke naturaleko lurretan, Arabako partean, sute bat berpiztu da berriz. Galarretako kontzejuan dago sua.
Iturri ofizialek diotenez, joan den ostiralean tximista batek eragin zuen sua, eta hasiera batean itzaltzea lortu bazuten ere, gaur berriz piztu da.
Pinudi itxi batean dago sua, sarbide zaileko eremua batean. Aguraingo eta Iruña Okako suhiltzaileak ari dira lanean, eta baita helikoptero bat ere.

Arabako suhiltzaileak, lanean.Hitza













