
Patrizio Etxeberriaren ondorengoak diren CIE Legazpik eta Sidenorrek ordaindu beharko dute zatirik handiena. Kalte ordaina 2024an onartu zion Eibarko Lan Arloko Epaitegiak, baina CIEk jarritako errekurtsoek atzeratu egin dute azken epaia.

San Jose egoitzak kaleratutako langileari «babesa» azaldu, eta aldundiari herritarren kexak ikertzea zein Zaintzen-Clece enpresarekin sinatutako kontratua berrikustea eskatu dio udalak. Osteguneko mobilizaziora batu dira.

Sabiñanigon (Aragoi, Espainia) jokatuko dira txapelketak, ostegunetik igandera.

Arabako partean dago sua, Galarretako kontzejuan. Joan den ostiralean tximista batek eragin zuen sua, eta gaur piztu egin da berriz.

Deusto Fundazioko Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuak ematen duen errekonozimendua da. Idiazabalgo enpresa nazioarteko liderra da sektore eolikorako errodamendu handien diseinuan eta fabrikazioan.

Maddi Mantxola urretxuarrak egin du dantza taldearen logoa, eta itxura modernoagoa eta eguneratuagoa eman dio aurrekoari, «Korostiren izaera eta naturarekiko lotura islatuz»

Beroaldiak eragina izango du San Joan bezperarako antolatutako ekintzetan. Udal batzuek, ekintza guztiak bertan behera uztea erabaki dute. Beste batzuek, egokitu egin dituzte. Eta badira festarekin bere horretan aurrera jarraitzen dutenak. Ikusi herriz herriko zerrenda.

‘Franco-ETA, la extraña pareja’ izeneko liburua aurkeztu berri du Mikel Urretabizkaiak (Ordizia, 1953). Kazetariak Francoren diktaduraren eta ETAren arteko harremana aztertu du lan berrian, ikuspegi historikoa eta bizipen pertsonalak uztartuta.

'Guardasola Garaia: beroari itzala, herritarrei babesa' kanpaina jarri du martxan Urola Garaia mankomunitateak.

Tabernan eta sukaldean jarri dituzte. Udaleko Gizarte Zerbitzuen eta Garapen Iraunkorreko Departamentuaren arteko lankidetza bat izan da.

Bihar asteazkena egin behar zuen udalak, baina muturreko beroaldiagatik atzeratu egin du. Data aurrerago zehaztuko du.

Lineako autobus guztiak Legazpiraino iristeko eskatu dute, maiatzeko osoko bilkuran gaiaren inguruan aurkeztutako mozioak babes zabala jaso ondoren.

