Hegialdeko kioskoa, oroimenerako
Laubideko kale nagusiko kioskoa desmuntatu egin dute aste honetan, eta ekintza horrek zalaparta eragin du herritarren artean. Hutsik zeraman azken 3 urteak.
Hegialdeko kioskoa desmuntatu dute aste honetan zehar, eta auzotar eta herritar askoren artean zalaparta eragin du ekintza horrek, oroimen asko eta asko berpiztu dizkietelako. Duela 48 urte eraikia, hutsik zegoen aspaldi, eta udalak bide publikotik kentzea erabaki du, hondatu ez dadin edo hondatu ez dezaten.
Hurrenez hurren, Mari Puy Gomezek eta Chelo Gomezek eraman dute azken urteetan kiosko horretako negozioa, eta makina bat goxoki, kromo eta izozki saldu zituzten. Duela hiru urte, Chelo Gomezek negozioa itxi egin zuen eta ordutik kiosko hutsik egin da.













