Klima aldaketari aurre egiteko ideien bila dabiltza Legazpin
Kutxa bat jarri dute udaletxeko sarrera ondoan, herritarren proposamenak jasotzeko.
Klima aldaketari aurre egiteko proposamenak eta ideiak eskatu dizkie legazpiarrei herritarren BateraLabs laborategiak. Horretarako, Gipuzkoako Klima Aldaketaren Naturklima Fundazioaren postontzi bat fisiko egongo da jarrita uztailaren 3ra arte udaletxe kanpoaldean, eta Bateralabs.eus webgunean ere egongo da aukera.
Goierri garaia klima aldaketara egokitzeko, herritarren laguntzarekin proiektu zehatz bat definitzea eta abian jartzea da ekimenaren helburua.













