Sustraiak taldeko dantzari helduek emanaldi ibiltariarekin itxiko dute ostiralean ikasturtea
Kale Nagusian hasiko dute dantza saioa 19:00etan, eta plazan amaituko dute. Elustondo anaia-arreba trikitilariak izango dituzte lagun.
Hegialdeko emanaldian parte hartu zuten dantzari txikiak eta Goiz Deia txistulari bandako kideak.Sustraiak dantza taldea Hegialdeko jaien hasieran dantzari txikienek Laubideko kale nagusian egindako emanaldiaren ondoren, Sustraiak dantza taldeko kide helduei ere iritsi zaie ikasturtea agurtzeko txanda. Emanaldi ibiltari bat egingo dute herri erdialdean, bihar ostirala, 19:00etan hasita, eta Elustondo anai-arreba trikitilariak izango dituzte lagun. Generoaz harago, dantzan aske izena jarri diote dantza saioari.
Dantzariak Kale Nagusiaren erdialdean hasiko dira dantzan, loradendaren parean, eta lau pieza eskainiko dituzte han. Kalean gora egingo dute gero, eta Elizondo parean beste lau dantzako saio txikia egingo dute. Amatzeko, plazara joango dira, eta Azoka inguruan beste lau pieza interpretatuz amaituko dute emanaldia.













