Ezkioko amabirjinaren lehen agerraldien urteurrena ospatzeko, meza eta bazkaria hurrengo asteartean
Ekainaren 30ean 95 urte beteko dira lehen agerraldi haietatik. Meza 12:30ean izango da Santa Lutziko elizan, eta bazkaria 14:00etan Topa jatetxean.
Ezkioko agerraldien lekuan jendetza elkartu zen 1931n Datorren asteartean, ekainak 30, 95 urte beteko dira Antonia eta Andres Bereziartua anai-arrebek Ezkioko amabirjina lehen aldiz ikusi zutenetik. Agerraldi haien sineslek eta fededunek urteurrena ospatuko dute egun berean, datorren asteartean.
Meza 12:30ean izango da, herriko bertako Santa Lutzia elizan, eta bazkaria, 14:00etan Topa jatetxean. Bazkarira joan nahi dutenek bertan agertu besterik ez dute.













