Zabalik dago matrikula Goierri garaiko Helduen Hezkuntzako zentroetan
Ekainaren 30a da izena emateko azken eguna. Legazpin eta Zumarragan daude zentroak.
OLYMPUS DIGITAL CAMERA Legazpiko eta Zumarragako Helduen Hezkuntzako zentroek ekainaren 30era arte dute zabalik datorren ikasturterako matrikula. Izena emateko, Zumarragako Zelai Aristi Kultur etxeko 3. pisuan dagoen zentrora jan behar da 09:30etik 13:30era, 943 72 40 67 telefonora deitu edo mezu bat bidali 012285aa@hezkuntza.net helbidera. Legazpiko zentroa Itxaropen auzoko 10. zenbakian dago.
Helduen Hezkuntzak hezkuntza publikoa eta doakoa eskaintzen du, eta besteak beste, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua lortu daiteke bertan, nazionalizate ziurtagiriaren baliokidea dena.
Hizkuntzak ere ikasi daitezke, ingelesa batetik, eta kanpotarrei zuzenduta, baita gaztelania ere.
Bestela, hasierako ikasketak eta alfabetizazioa, eta informatika ere eskaintzen ditu.
Inoiz ez da berandu ikasitakoa gogoratzeko edo asmo berriei ekiteko.
Aprobetxa ezazu Helduen Hezkuntzak ematen dizun aukera paregabea!













