Legazpiko erraldoiak kalean, zaletasuna etxeratzeko
Herriko konpartsaren eguna ospatzen ari dira. 11 kideko erraldoi familiako 7 atera dituzte gaur.
Legazpiko Erraldoien Konpartsakoak, gaur, euren egunean. Aimar Maiz Legazpiko Erraldoi Konpartsak herriaren aurrean bere ondarea, artea eta zaletasuna erakusteko eguna da gaurkoa. Eguerdian hasita, Legazpiko kaleetan barrena erabili dituzte erraldoiak eta buruhandiak, herritarren aurrean urteko erakustaldia egiteko, eta etenik gabe puzten ari den haurren zaletasunari goxoki bat eskaintzeko.
Erraldoien garai osasuntsuaren seinale ere bada eguna. Duela hiru urte hasi ziren konpartsakoak festa-egun bat antolatzen eta ospatzen. “Gure kultura eta dantzak umeei erakusteko da, batez ere. Umeek gozatzeko ere bai, bail baita guk geuk ere”, aitortu konpartsako kide batak, eguerdian atera berritan. Legazpiko konpartsak 11 erraldoi dauzka, eta horietatik 7 atera dituzte gaur. Baita lau buruhandi ere, haurrek maneiatu dituztenak.
Kale zaharrean hasi, plazatik pasatu, Txorroneraino joan-etorria egin, atzera Elizondoraino jaitsi, eta behealderaino jarraitu dute, kalejiran. Plazan, Legazpiko Gaztetxearen antolatutako Harrotasun Eguneko tailerrarekin topo egin dute –haurrek eskulanak egiteko tarte bat ere hartu dute, bien bitartean–, eta ortzadar koloredun zapian lotu dizkiete erraldoiei. Bazkaria egin dute konpartsakoek ondoren eta arratsaldean elektro-txarangak alaituko ditu Legazpiko kaleak.

Legazpiko Erraldoien Konpartsakoak, gaur, euren egunean.Aimar Maiz













