Zezenak Mutiloako plazan
San Pedro jaietan, Zestoako Albara ganadutegiko sei zezeni jare egin diete Mutiloan.
Mutiloan arratsaldeko lehenengo zezena, gaur. Aimar Maiz Ikuskizun berria izan da gaur arratsaldean Mutiloan, San Pedro jaietako egitarauan: zezenak. Plaza lau kantoietan hesituta itxi, eta banan-banan sei zezeni jare egin diete. Jendetza elkartu da animaliak ikusteko. Zestoako Endoia auzoko Albara ganadutegiak ekarri ditu zezenak. Bakoitzaren pisua zehaztu ez badute ere, denetan handiena bigarrena zela azaldu dute. Gutxi batzuk ausartu dira plazara irteten, tartean San Ferminetako zezenzaleak.

Mutiloan arratsaldeko lehenengo zezena, gaur.Aimar Maiz













