Badugu inkestako sariaren irabazlea
GOIERRIKO HITZAk irakurleen eta Hitzakideen iritzia jakiteko egindako inkestaren partaideen artean zozketa egin du. Naiara Etxeberria zaldibiarra izan da saritua.
GOIERRIKO HITZAk inkesta digital bat izan du martxan dozena bat egunez sarean. Hitzakideek –irakurle ordaintzaileak– eta irakurleek bete zezaketen inkesta, eta behin parte hartzeko epea bukatuta, Lazkaomendiko Iztueta baserriak eskainitako produktu saski bat zozkatu dugu. Zozketan Naiara Etxeberria Oliden zaldibiarra izan da saritua. Zorionak eta on egin!
Erantzun bikaina izan du inkestak, eta lerro hauen bidez eskerrak nahi dizkizuegu parte hartu duzuen guztioi!












