Goierrin ere LGBTIQ+ egunarekin bat
Hainbat herritan ekintza egin eta adierazpen instituzionalak onartu dituzte.
Zegamarrek taldeko argazkia atera zuten igandean, Aitxuri herri eskolako eskailerak ortzadarraren kolorez margotu eta gero.Zegamako Udala Asko izan ziren atzo, ekainak 28, LGTBIQ+ harrotasunaren eta sexu askapenaren nazioarteko egunarekin bat egin zuten Goierriko udalerriak. Beasain, Idiazabal, Lazkao, Legorreta, Ordizia, Segura eta Zegama izan dira adibidetako batzuk.
Zegaman jai giroan egin zioten keinu ekainaren 28ari. Eguerdian, udaletxeko plazan Aitxuri Herri Eskolako ikasleek egindako marrazkiak erakutsi zituzten, eta aurpegiak margotzeko aukera izango zen. Herri eskolako eskailerak ortzadarraren kolorez margotu eta gero, taldeko argazkia aterako zuten eta amaieran mokadutxoa egin zuten, Yogurinha Borovaren ikuskizunarekin girotuta. Herriak ere festa itxura hartu zuen, aurrez banatutako bandera koloretsuz apainduta egin baitira azken egunetako Zegamako etxe eta baserrietako leiho eta balkoiak.

Idiazabalen, LGTBIQ+ kolektiboaren kolorez jantzi zuten udaletxeko balkoia beste urte batez eta udalak adierazpen hau zabaldu zuen herritarren artean:
“Ekainaren 28a ospakizun, memoria eta aldarrikapen eguna da. Idiazabalgo Udaletik, LGTBIQ+ kolektiboak egindako bidea eta gure gizartearen aniztasuna aitortu eta ikusgarri egin nahi ditugu, eta pertsona askoren eta mugimendu sozialen ahaleginari esker lortutako eskubideak defendatu.
Baina egun honek hausnarketarako tartea ere izan behar du, oraindik ere badirelako egiteko dauden lanak. LGTBIQ+ kolektiboaz multzo gisa hitz egiten badugu ere, errealitate guztiak ez dira baldintza berberen pean bizi.
Badira oraindik ere ikusgarritasun txikiagoa duten identitateak, gorputzak eta sexu-orientazioak. Askotan, gutxiago ulertzen dira eta diskriminazioa jasateko arrisku handiagoa dute. Horien artean daude pertsona transak eta intersexualak, baita emakume lesbianak eta pertsona bisexualak ere. Haien errealitateek oztopo handiagoak izaten dituzte aitortza osoa lortzeko. Egoera hori ez da gizartean bakarrik gertatzen. Inklusio handiagoa egon beharko lukeen espazio eta komunitateetan ere iraun egiten du.
Ezinbestekoa da begirada intersekzionala izatea. Gurutzatzen gaituzten faktoreak askotarikoak dira. Sexu-orientazioa, genero-identitatea edo gorputzak beste egoera batzuekin uztartzen dira sarri: arrazakeriarekin, pobreziarekin, etxerik ez izatearekin, haurtzaroarekin, desgaitasunarekin, aniztasun psikikoarekin edo bestelako bazterketa egoerekin.
Horregatik, Harrotasunaz hitz egiten dugunean, eskubideez ere ari gara. Eta pertsona guztientzako bizi-baldintza duinez. Inork ezkutatu beharrik izango ez duen gizartea eraikitzeaz ari gara. Inork bere burua justifikatu edo beldurrez bizi beharrik izango ez duen gizartea.
Idiazabalgo Udaletik, gure konpromisoa berretsi nahi dugu LGTBIQ+ pertsona guztiekin, bereziki zaurgarritasun handieneko egoeretan bizi direnekin. Lanean jarraituko dugu pertsona guztientzat bidezkoagoa, inklusiboagoa eta anitzagoa izango den gizarte eraikitzeko”.

Segurako Udalak ere bat egin zuen atzoko egunarekin eta adierazpen instituzionala zabaldu zuen herrian.
“Ekainaren 28an, LGTBI+ kolektiboaren Sexu Askapenaren eta Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, Segurako Udalak sexu- eta genero-aniztasunaren aldeko bere konpromisoa berretsi nahi du, eta pertsona guztiek askatasunez eta diskriminaziorik gabe bizitzeko duten eskubidea aldarrikatu. Azken hamarkadetan aurrerapauso garrantzitsuak eman dira LGTBI+ pertsonen eskubideen aitortzan eta babesean. Lorpen horiek, ordea, ez dira berez etorri; milaka pertsonaren konpromisoari, borrokari eta aktibismoari esker lortu dira. Horregatik, egun hau ospatzeko ez ezik, egindako bidea aitortzeko eta oraindik dauden erronkei erreparatzeko eguna ere bada. Gaur egun ere, aurreiritziak, estereotipoak eta gorroto-diskurtsoak presente daude gure gizartean, eta horiek pertsona askoren bizi-kalitatean eta ongizatean eragina dute. Horren aurrean, erakunde publikoen ardura da berdintasuna, errespetua eta inklusioa sustatuko dituzten neurriak garatzea.
Segurako Udalak argi dauka aniztasuna herriaren aberastasunaren parte dela. Horregatik, politika publikoak diseinatu eta garatzerakoan pertsona guztien eskubideak eta aukerak bermatzeko lanean jarraituko dugu, inor bazterrean gera ez dadin. Era berean, argi adierazi nahi dugu diskriminazio-, gorroto- edo indarkeria-jarrerarik gertatuko balitz, ez genukeela beste alde batera begiratuko, eta gure esku dauden baliabide guztiak erabiliko genituzkeela horiei aurre egiteko.
Sexu- eta genero-aniztasuna aitortzea eta ikusgarri egitea ezinbestekoa da herri bidezkoagoak eta askeagoak eraikitzeko. Horregatik, Udalak konpromisoa hartzen du sentsibilizazioa, errespetua eta bizikidetza sustatzen jarraitzeko, herriko eragileekin eta herritarrekin elkarlanean. Azkenik, herritarrak gonbidatzen ditugu ekainaren 28aren harira antolatzen diren ekimen eta mobilizazioetan parte hartzera, eta gure eskerrik beroena helarazi nahi diegu egunero gizarte berdinzaleago eta anitzago baten alde lanean ari diren pertsona eta kolektibo guztiei”.

Legorretan Zinegoak jaialdiko film laburrak ikusteko aukera izan da, eta udaletxeko balkoian ortzadar koloreko bandera jatzearekin batera, adierazpena ere onartu du udalak:
“Ekainaren 28an, LGTBI+ kolektiboaren Sexu Askapenaren eta Harrotasunaren egunean,
udaletik harro gaudela aldarrikatu nahi dugu. Harro gaudelako gure bizitzez, harro gure bizi
historiaz, harro LGBTI+ mugimenduaz.
Hala ere, eraso LGBTI+fobikoen datuak gora doaz, armairuak presente jarraitzen du gure
bizitzako arlo guztietan, diskurtso patologizatzaileak ugaritzen ari dira… eta ondorioz gure
bizitzak arriskuan daude.
Komunikabide nagusienen estigmatizazio saiakerek eta manipulazioak zein eskuin muturreko
diskurtsoek cis-hetero arautik ateratzen diren bizitzak ezabatu nahi ditu.
Hau horrela, inoiz baina garrantzitsuagoa da nondik gatozen ospatzea eta aldarrikatzea eta
LGBTI+fobiarik gabeko herri baten alde borrokatzen jarraitzea, zeinetan pertsona guztiak
askatasunez, duintasunez eta beldurrik gabe bizi ahalko diren.
Kolektiboek eta norbanakoek urteetan zehar egindako lanari esker lorpen handiak egon dira.
Orain antolatzea eta borrokatzen jarraitzea ezinbestekoa dugu, lorpenetan atzera pausurik ez
egoteko eta eskubideetan aurrera egiten jarraitzeko. Gure kasuan, instituzioetatik politika
publiko integral eta sendoak, perspektiba feministan oinarritutako zerbitzuak, babes
kolektiborako eta autodefentsarako mekanismoak ezartzeko bideak… lantzea ezinbestekoa
dugu. Anekdotikoak diren politikak alde batera utzi, eta estrukturalak diren horiek erdigunean
jartzeko garaia da.
Legorretako herria ez da errealitate horretatik kanpo gelditzen, orain dela urte batzuk aurkeztu
genuen “Bizigarri” diagnostikoan argi azaltzen dira gure herritarren ahotatik jasotako
bizipenetan zer nolako zapalkuntzak jasan dituzten. Tamalez, jasaten jarraituko dituzte denok
egoera horri buelta emateko ardura hartzen ez dugun bitartean.
Udaletik konpromezu argia hartu dugu LGTBI+ pertsonak aintzakotzat hartuko dituzten udal
politika publiko feminista integralak martxan jartzeko, LGTBI+ komunitatea osatzen dutenen
eskubideak bermatuak izango diren herri bat nahi dugulako.
Honetaz gain, dei egiten dugu Ekainaren 28aren bueltan antolatu diren ekimen eta
mobilizazioetan parte hartzeko, eta amaitzeko, LGTBI+ pertsonen bizitzak
egunerokotasunean bizigarriak izateko, lan eta borrokatzen ari diren kide eta kolektibo guztiei
eskerrak eman nahi dizkiegu guztiak zoriondu nahi ditugu, harrotzeko moduko mugimendua
osatzen dugulako. Gure bizitzek balio dutelako, gora ekainaren 28a!”.

Beasain.
Beasainen Igartzako jauregia ortzadar kolorez koloreztatu du ekainaren 28an. Adierazpena ere onartu du udalak:
“Beste urte batez, LGTBIQA+ kolektiboak gure gizartean dagoen aniztasuna ikusgarri egingo du, eta pertsona askoren eta mugimendu sozialen ahaleginari esker lortutako eskubideak gogorarazi eta defendatuko dituzte gure kaleetan.
Beasaingo Udalak sexu-aniztasunean oinarritutako bizikidetzaren alde egiten du eta pertsona guztientzako gizarte irekiagoa, errespetuzkoagoa eta inklusiboagoa eraikitzeko konpromisoa berritu nahi du adierazpen honen bidez.
Harrotasun Eguna ez da kolore hutsa, ospakizunerako, memoriarako eta aldarrikapenerako eguna da eta hausnarketarako aukera ematen digu.
Aurrerapen asko lortu diren arren, Lesbiana, Gay, Transexual, Bisexual, Intersexual, Queer eta Asexual pertsona guztiek ez dituzte egoera berberak bizi. Kalteberatasunak eta diskriminazio-arriskuak ez die kolektiboko kide guztiei berdin eragiten. Sexu-orientazioa, genero-identitatea, jatorria, etnia, adina, ingurune sozioekonomikoa, desgaitasuna edo osasun mentala bezalako faktorek oso modu desberdinetan agertzen dira gizabanako bakoitzean eta ez dute modu isolatuan eragiten, gurutzatu egiten dira, ahultasun-egoera desberdinak sortuz.
Honekin batera, azken urteotan kezkaz ikusten ari gara diskurtso jakin batzuek dagoeneko lortutako eskubideak zalantzan jartzen dituztela. Ideia horiek, eragin zuzena du kalean eta ondorioz espazio batzuk ez dira seguruak pertsona LGTBIQA+ askorentzat, askatasunez bizitzeko eskubidea mugatuz.
Horren aurrean, Beasaingo Udaletik gogorarazi behar dugu gizarteko espazio guztiak anitzak eta inklusiboak izan behar dutela. Kaleak, erakundeak, ikastetxeak, kultur guneak eta komunitate espazioak pertsona guztiek berdintasunean egon eta parte hartu ahal izateko lekuak izan behar dira.
Aniztasuna ez da mehatxu bat, ezta salbuespen bat ere. Gure gizartearen errealitatea da, eta denon ondarea.
Hori dela eta, Beasaingo Udalak irmo gaitzesten ditu LGTBIQA+ kolektiboaren aurkako diskriminazioa eta gorroto-delituak. Era berean, sexu-aniztasuna babesteko, gune publiko seguruak bermatzeko eta Jabetze Eskolan prestakuntza eta eztabaida- jarduerak bultzatzeko konpromisoa hartzen du.
Beasaingo udaleko talde politikoak lanean jarraituko du eskubide eta aukera berdintasunaren alde eta pertsona guztientzako gizarte bidezkoagoa, inklusiboagoa eta anitzagoa eraikitzeko”.

Ordiziako udaletxeko balkoia ere ortzadar koloreko bandera jartzearekin batera, udalbatzak aho batez onartu zuen Adierazpen Instituzionala:
“Ekainaren 28a ospakizunerako, memoriarako eta aldarrikapenerako eguna da. Beste urte batez, Ordiziako Udaletik LGTBIQA+ kolektiboak egindako bidea aitortu nahi dugu. Gure gizartean dagoen aniztasuna ikusgarri egin nahi dugu, eta pertsona askoren eta mugimendu sozialen ahaleginari esker lortutako eskubideak defendatu.
Baina egun honek hausnarketarako tartea ere izan behar du. Izan ere, oraindik ere badira egiteko dauden lanak. LGTBIQA+ kolektiboaz multzo gisa hitz egiten badugu ere, errealitate guztiak ez dira baldintza berberen pean bizi.
Badira oraindik ere ikusgarritasun txikiagoa duten identitateak, gorputzak eta sexu-orientazioak. Askotan, gutxiago ulertzen dira eta diskriminazioa jasateko arrisku handiagoa dute. Horien artean daude pertsona transak eta intersexualak, baita emakume lesbianak eta pertsona bisexualak ere. Haien
errealitateek oztopo handiagoak izaten dituzte aitortza osoa lortzeko. Egoera hori ez da gizartean bakarrik gertatzen. Inklusio handiagoa egon beharko lukeen espazio eta komunitateetan ere iraun egiten du.
Era berean, ezinbestekoa da begirada intersekzionala izatea. Diskriminazioak ez du modu bakarrean eragiten, eta ez die pertsona guztiei berdin eragiten. Gurutzatzen gaituzten faktoreak askotarikoak dira. Sexu-orientazioa, genero-identitatea edo gorputzak beste egoera batzuekin uztartzen dira sarri: arrazakeriarekin, pobreziarekin, etxerik ez izatearekin, haurtzaroarekin, desgaitasunarekin, aniztasun psikikoarekin edo bestelako bazterketa egoerekin.
Horrek esan nahi du ez dela gauza bera LGTBIQA+ pertsona izatea laguntza-sare bat, egonkortasun ekonomikoa edo aitortza soziala izanda, edo prekarietatean, bakardadean edo diskriminazio anitzen erdian bizitzea. Euskadin ere bizi dira LGTBIQA+ pertsonak zaurgarritasun, desberdintasun edo ikusezintasun egoeretan. Besteak beste, egoera administratibo irregularrean dauden migratuak, kale egoeran bizi diren pertsonak, espazio eteronormatiboetan bizi diren adinekoak edo aniztasun psikikoa duten gazte LGTBIQA+ak. Pertsona batzuek zailtasun handiagoak dituzte enplegua eskuratzeko, etxebizitza bat lortzeko edo osasun-arreta jasotzeko. Beste askok ez dute espazio segururik aurkitzen, edo ezin dute beren identitatea lasaitasunez bizi espazio publikoan. Horregatik, Harrotasunaz hitz egiten dugunean, eskubideez ere ari gara. Eta pertsona guztientzako bizi-baldintza duinez. Inork ezkutatu beharrik izango ez duen gizartea eraikitzeaz ari gara. Inork bere burua justifikatu edo beldurrez bizi beharrik izango ez duen gizartea.
Azken urteetan ikusten ari gara zenbait diskurtsoek dagoeneko lortutako eskubideak zalantzan jartzen dituztela. Era berean, espazio batzuk gero eta
seguruagoak ez direla pertsona LGTBIQA+ askorentzat ere ikusten ari gara. Horren aurrean, gogorarazi behar dugu gizarteko espazio guztiak herritar guztienak direla. Eta espazio bat benetan publikoa bada, anitza izan behar du nahitaez. Kaleak, erakundeak, ikastetxeak, kultur guneak eta komunitate espazioak pertsona guztiek berdintasunean egon eta parte hartu ahal izateko lekuak izan behar dira.
Aniztasuna ez da mehatxu bat, ezta salbuespen bat ere. Gure gizartearen errealitatea da, eta denon ondarea. Gizarte irekiagoa, demokratikoagoa eta
gizatiarragoa eraikitzen laguntzen digu. Horregatik da beharrezkoa oraindik ere ekainaren 28an ahotsa altxatzea. Ospatzea ere erresistentzia egitea
delako. LGTBIQA+ pertsona guztien errealitateak ikusgarri egiteak garrantzitsua izaten jarraitzen duelako. Eta oraindik ere badirelako bazterrean
geratzen diren ahotsak, bizipenak eta beharrak.
Ordiziako Udaletik, gure konpromisoa berretsi nahi dugu LGTBIQA+, pertsona guztiekin, bereziki zaurgarritasun handieneko egoeretan bizi direnekin.
Lanean jarraituko dugu pertsona guztientzat bidezkoagoa, inklusiboagoa eta anitzagoa izango den gizartea eraikitzeko.
Horregatik, konpromisoa hartzen dugu azken sei urteotan burutu dugun Udaberria Transloratzen, Ordizia Transformatzen zikloa mantendu eta sustatzeko, heteronormatibitatearen eta patriarkatuaren bazterretan geratzen diren errealitateak ikusarazteko, eta bereziki, 2026an konpromisoa hartzen dugu, Ordiziako LGTBIQA+ diagnostikotik abiatuta, Ekintza Plan bat garatzeko”.

Lazkao
Lazkaoko udaletxean banderak jartzearekin batera, Adierazpen Instituzionala ere onartu zuten:
“Ekainaren 28a ospakizunerako, memoriarako eta aldarrikapenerako eguna da. Beste urte batez, Lazkaoko Udaletik LGTBIQ+ kolektiboak egindako bidea aitortu nahi dugu. Gure gizartean dagoen aniztasuna ikusgarri egin nahi dugu, eta pertsona askoren eta mugimendu sozialen ahaleginari esker lortutako eskubideak defendatu.
Baina egun honek hausnarketarako tartea ere izan behar du. Izan ere, oraindik ere badira egiteko dauden lanak. LGTBIQ+ kolektiboaz multzo gisa hitz egiten badugu ere, errealitate guztiak ez dira baldintza berberen pean bizi.
Badira oraindik ere ikusgarritasun txikiagoa duten identitateak, gorputzak eta sexu-orientazioak. Askotan, gutxiago ulertzen dira eta diskriminazioa jasateko arrisku handiagoa dute. Horien artean daude pertsona transak eta intersexualak, baita emakume lesbianak eta pertsona bisexualak ere. Haien errealitateek oztopo handiagoak izaten dituzte aitortza osoa lortzeko. Egoera hori ez da gizartean bakarrik gertatzen. Inklusio handiagoa egon beharko
lukeen espazio eta komunitateetan ere iraun egiten du.
Era berean, ezinbestekoa da begirada intersekzionala izatea. Diskriminazioak ez du modu bakarrean eragiten, eta ez die pertsona guztiei berdin eragiten. Gurutzatzen gaituzten faktoreak askotarikoak dira. Sexu-orientazioa, genero-identitatea edo gorputzak beste egoera batzuekin uztartzen dira sarri: arrazakeriarekin, pobreziarekin, etxerik ez izatearekin, haurtzaroarekin, desgaitasunarekin, aniztasun psikikoarekin edo bestelako bazterketa
egoerekin.
Horrek esan nahi du ez dela gauza bera LGTBIQ+ pertsona izatea laguntza-sare bat, egonkortasun ekonomikoa edo aitortza soziala izanda, edo prekaritatean, bakardadean edo diskriminazio anitzen erdian bizitzea. Euskadin ere bizi dira LGTBIQ+ pertsonak zaurgarritasun, desberdintasun edo ikusezintasun egoeretan. Besteak beste, egoera administratibo irregularrean dauden migratuak, kale egoeran bizi diren pertsonak, espazio heteronormatiboetan bizi diren adinekoak edo aniztasun psikikoa duten gazte LGTBIQ+ak.
Pertsona batzuek zailtasun handiagoak dituzte enplegua eskuratzeko, etxebizitza bat lortzeko edo osasun-arreta jasotzeko. Beste askok ez dute espazio segururik aurkitzen, edo ezin dute beren identitatea lasaitasunez bizi espazio publikoan. Horregatik, Harrotasunaz hitz egiten dugunean, eskubideez ere ari gara. Eta pertsona guztientzako bizi-baldintza duinez. Inork ezkutatu beharrik izango ez duen gizartea eraikitzeaz ari gara. Inork bere burua justifikatu edo beldurrez bizi beharrik izango ez duen gizartea.
Azken urteetan ikusten ari gara zenbait diskurtsoek dagoeneko lortutako eskubideak zalantzan jartzen dituztela. Era berean, espazio batzuk gero eta seguruagoak ez direla pertsona LGTBIQ+ askorentzat ere ikusten ari gara. Horren aurrean, gogorarazi behar dugu gizarteko espazio guztiak herritar guztienak direla. Eta espazio bat benetan publikoa bada, anitza izan behar du nahitaez. Kaleak, erakundeak, ikastetxeak, kultur guneak eta komunitate espazioak pertsona guztiek berdintasunean egon eta parte hartu ahal izateko lekuak izan behar dira.
Aniztasuna ez da mehatxu bat, ezta salbuespen bat ere. Gure gizartearen errealitatea da, eta denon ondarea. Gizarte irekiagoa, demokratikoagoa eta gizatiarragoa eraikitzen laguntzen digu. Horregatik da beharrezkoa oraindik ere ekainaren 28an ahotsa altxatzea. Ospatzea ere erresistentzia egitea delako. LGTBIQ+ pertsona guztien errealitateak ikusgarri egiteak garrantzitsua izaten jarraitzen duelako. Eta oraindik ere badirelako bazterrean geratzen diren ahotsak, bizipenak eta beharrak.
Lazkaoko Udaletik, gure konpromisoa berretsi nahi dugu LGTBIQ+ pertsona guztiekin, bereziki zaurgarritasun handieneko egoeretan bizi direnekin. Lanean jarraituko dugu pertsona guztientzat bidezkoagoa, inklusiboagoa eta anitzagoa izango den gizartea eraikitzeko”.













