Haurren Eguna ospatu dute Zumarragan
Atzo (igandea) Haurren Eguna ospatu zuten Zumarragan. Hasteko, alkateak alkate txikiari agintaritza eman zion eta alkate txikiak pregoia irakurri zuen. Aurten, Liam Nieves Gaitan izan da Zumarragako alkate txikia. Zinegotziak, berriz, Marina Toledano Tejedor, Naia Carrasco Xena, Laia da Costa Calderon, Ainhoa Palencia Garcia, Enara Molledo Feliz, Alaia Azkune Elgarreta, Martin Santos Fariñas, Aratz Plazaola Zarandona, Derek Blazquez Alvar, Aroa Abigail Vargas Mendoza, Maddi Otaegi Aierbe eta Izei Goenaga Berakoetxea izan dira. Pregoia irakurri ondoren, Irrintzi taldeko gaztetxoek dantza saioa egin zuten. Eguerdian ginkana egin zuten. Arratsaldean, haur danborradaren txanda izan zen. Ondoren, danborradako parte hartzaileek txokolatada egin zuten. Bukatzeko, 19:45etik aurrera DJ Mikeltxirekin dantza egin zuten.













